Bezeroarentzako arreta: 900 70 10 50

Bizkaia osoko pertsona nagusi edota dependienteei etxez etxeko janari zerbitzu aitzindari bat.

Etxejan zerbitzua bazkari eta afariz osatutako menu osoetan datza. Lehenengo mailako kalitateko produktuak erabiltzen dira, zeintzuekin bezeroen elikapen beharretara moldatuak dauden menuak egiten direlarik.

Eskaria guztiz moldakorra da, egun bakar batzuetatik aste osoetara. Era berean, bazkaria bakarrik, afaria bakarrik edo bazkaria eta afaria batera eskatu daiteke.

Eskarien banaketa astero behin egiten da bezeroaren etxera zuzenean. Mikrouhin bat eta, aste osorako janaria gordetzeko, hozkailu bat gutxienenez behar dira.

Platu bakoitza 250-300 g-takoak dira. Banakako barketetan ederto gordeta daude leku arazorik gabe hozkailu arruntetan bildu ahal izateko, erraz manipulatu eta pilatu daitezke.

Menuak dietista bategatik elikadurari dagokionez aztertuak daude, hirugarren adineko pertsonekiko orekatuak.

Bero jaten diren platuak mikrouhinean, maria bainuan edo sukaldean berotu daiteke era oso errazan. Etiketa bakoitzean erabiltzeko era eta behar diren argibide guztiak agertzen dira.

 

« itzuli

zure bizi kalitatea hobetzen dugu:

 

ETXEJAN zerbitzuak zure bizi kalitatea hobetuko du, arreta pertsonala izango du janeurri partikularren arabera, aisialditarako denbora gehiago izango duzula ikusiko duzu, eta abar.

Gure platuak bezeroaren osasunean oinarritzen dira eta bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko dira. Menu aukera ezberdinak eskaintzen dira bihotzeko eta diabetikoen beharretara egokituak daudelarik.

Kalitateko zerbitzu bat lortzeko asmoz dietista profesional baten aholku jarraia, balioztatze eta kalibrazioa daukagu.

Adineko pertsonek banakako mediko zein elikatze beharrak dituzte, beti bermatuak egon behar duten beharrak izanik.

Elikapen orekatua eta aniztasuna batera doan kontzeptuak dira. Eskaintzaren aniztasuna elikagai apropos guztien irensketa ahalbidetuko du elikadura on bat lortzeko.

Bazkari bakoitzaren oreka betetzea komenigarria da MOE-gatik aintzat hartuak diren eskakizun nutrizionalak errespetatzen direlarik. Adineko pertsonei zuzendutako aholku dietetikoa oinarrizko osagai bat da osasunaren sustapenerako aktibitateen barnean. Aktibitate hauetan beraien ezagupena eta osasun egoera hobetzen dira.

Ondoren, menu tipo ezberdin batzuk erakusten dizuegu: