Bezeroarentzako arreta: 900 70 10 50

Zer da bosgarren gamako janari bat?:

Seguruak, kalitate handiko eta jateko prest dauden produktuak.

Bosgarren gamako janariak berokin tratatutako produktuak dira, jateko prest eta hoztuak saltzen direnak. Produktu ezberdinak daude merkatuan, egositako barazkietatik platu prestatuetara (haragi, arrain, pasta, arroza,. oinarri bezala).

Kontsumitzeko prestaketa txiki bat edo beroketa bat behar dute bakarrik, mikrouhinean edo labe arruntan. Orokorrean plastikozko materialetan ontzi gisa dute. eraldatutako atmosferetan. Enbasea guztiz itxia doa prestaketa ondoren kutsadura arriskua egongo ez delarik.

Kontserbatze teknologia beroketa tratamenduan (pasteurizazio moderatua) eta hozketan oinarritzen da. Beroketa prozesua populazio mikrobiologikoa ia zeharo murrizten du eta entzimen aktibitatea gelditzen du janariaren hondaketa geldituz. Izoztutako produktuak eta kontserbak baino bizi iraupen gutxiago dute. Baina kalitate organoleptiko eta nutrizional hobeago bat dute kontserbatze tratamendua ez baita hain gogorra.

Zapore, usain, kolore eta biguntasun hobeago. Sukalde teknika berriek etxeko betiko produktuen zentzu-ezaugarrietatik hurbil dauden produktuak lortzen ahalbidetzen dute.

 

« itzuli

Elikadura eta kalitatea:

 

Gure platuak bezeroaren osasunean oinarritzen dira eta bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko dira. Menu aukera ezberdinak eskaintzen dira bihotzeko eta diabetikoen beharretara egokituak daudelarik.

Kalitateko zerbitzu bat lortzeko asmoz dietista profesional baten aholku jarraia, balioztatze eta kalibrazioa daukagu.

Ondoren, menu tipo ezberdin batzuk erakusten dizuegu: