Bezeroarentzako arreta: 900 70 10 50

Nortzuk gara?:

Bizkaiko lurraldean esperientzi eta ezagupen handiko bi erakunde.

Lantegi Batuak eta Iruña Catering beraien esperientzia batu dute ETXEJAN martxan jartzeko, batera garatu duten etxez etxeko janari zerbitzua, pertsona nagusi edota dependienteen beharrak betetzeko zuzendua. Katerin berri xamar hau, eskari sozial bati erantzuna emateko jaiotzen dena, Bizkaian burutuko da, nahi duten partIkularrentzako zein herrialdeentzako bideratuta.

Zeintzu dira gure helburuak?:

ETXEJAN-ek jende nagusien bizi kalitatea hobetzeko lagundu nahi du, beraien neurrirako zerbitzu bat eta elikadura orekatu osasuntsu bat errezten. Era berean, pertsona hauen eta bere inguruko autonomia handitzen lagunduko du, kasu askotan, familar ekonomian aurrezki bat ematen delarik.

2010-erako Bizkaian 200.000 65 urte baino gehiago duten pertsona egongo direla estimatzen da, hauen artean, erdia baino gehiago 75 urteetatik gora izango dute. Zentzu honetan, hurrengo urteetan, dependentziaren fenomenoa urteroko ehuneko 20-eko gehikuntza jasatea susmatzen da.

Pixkanako bataz besteko populazioaren zahartze hau arlo sozialeko behar berriak sortarazten ari da, menpeko pertsonentzako laguntza den bezala, eta kasu konkretu honetan, beraien arreta berezia etxeko inguruan.

Egoera honen aurrean, Lantegi Batuak eta Iruña catering-ek arlo sozialean eta ostalaritzan duten esperientzia batzen dute eskari hau betetzeko, kalitatezko zerbitzu aitzindari bat eskaintzen.

 

« itzuli

elkartasuna:

 

Lantegi Batuak

Lantegi Batuak Bizkaian, 25 urtez, industri aktibitate eta zerbitzuen bitartez, 2200 ezindu baino gehiagoei aukera laboralak sortzen daramatzan erakunde ez irabazgarri bat da.
Zerbitzu aktibitateei dagokionez zenbait sektoreetan presente dago, esaterako, lorazaintza, garbiketa, margozketa, gasolindegiak, vending, marketing zuzena, digitalizazioa, dokumentuen birrinketa ziurtatua edo pertsona dependienteentzako laguntza tekniken alokamendua.

Iruña Catering

Iruña Catering Iruña taldearen barnean, ostalaritzako zerbitzuak antolatzen 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen, etxez etxeko janari zerbitzua burutzen duen egitura da.
Merkatuan agertzen diren beharretara moldatzeko asmoz, Iruña Catering-ek naturaltasuna, kalitatea eta nutrizioa konjugatzen duten platu prestatuak fabrikatzen apustu egin du. Erraz hornitu eta prestatzen den formatu egoki batean aurkezten dira. Era honetan, nahi duten pertsona nagusi edota dependienteei moldatutako kalitatezko menuen aniztasun bat ziurtatzen da.