Prestaketa - Pasteurizazioa:
Teknika errazekin lan egiten dugu beharrezkoa den beroketa tratamendua ziurtatzen denbora eta pasteurizazio tenperaturara eraman arte. Tenperatura hau ez da oso gogorra pasteurizazioa prestaketa berarekin egiten baita. Hau, kontserbanteak erabiltzen ez direlarik, emaitza bikaina lortzen laguntzen digu janarien biguntasun eta zapore originalak mantenduz.
Tenperatura beherakada - Hozketa:
Produktu bakoitzaren higienea ziurtatzeko, pasteurizatu bezain laster tenperatura jeitsiarazten da maila seguruetararte eta hozten da (biltegi ganbaretan eta hoztutako furgonetetan garraiatua) bezeroaren etxean kontsumitu arte.
Gure sukaldeetatik zuen etxera:
Behin menu bakoitza prestatua dagoela, prestatzeko era eta kontsumitzeko behar diren argibideekin etiketatua, hoztutako furgonetetan garraiatzen dira bezeroaren etxeraino.
Menuak prestatuak eta gordetzeko eta kontsumitzeko prest bezeroari aurkezten dira. 250-300 g-tako platu bakoitza banakako barketetan datoz hozkailu arruntetan leku arazorik gabe gorde daitezkeelarik.
Esperientzia eta kalitate batzen dugu:
Iruña catering Iruña taldearen barneko enpresa bat da zeinean bezeroak aukeratutako lekuetan ospatzen diren cocktail, lunch, janaldi, ezkontza, jaialdi zerbitzuak eskaintzen diren.
Ez zuzeneko janarien kontsumoak prestaketa, pasteurizazioa, tenperatura beheraka eta hozketa prozesuetan esperientzia handia eman digu. Hauek bosgarren gamako produktuetan produkzio bide paralelo batetan lan egitea ahalbidetzen digu, non Etxejan zerbitzuak oinarritzen diren.
Iruña catering-en lan sistemari esker, bosgarren gamako produktuak egiten ditugu, kalitate handiko platu prestatuak, 35 egun gehienezko kaduzitatearekin, ezaugarri organoleptikorik galdu gabe, janarien naturalkortasuna gordez eta elikagai-higiene eta seguritate egokia mantenduz.




